Euskera

Elikadura Burujabetza ereiten

«Elikadura burujabetza erein eta kozinatuz» proposamena Bidezko Elikadura eta Hegoa erakundeek koordinatzen dute. Erakunde horietako kideok landa-garapen eredu bidezkoa eta elikadura egokia izateko eskubideak sustatzen ditugu. Hala,gaur egungo elikadura-eredua aldatu behar dugula uste dugu; izan ere, horrek gaixotzen eta zapaltzen gaitu, komunitate baserritarrak kanporatzen ditu eta ingurumena suntsitzen du. Aldaketa hori lortzeko Elikadura Burujabetza ezinbestekoa da. Gure helburua erdiesteko Latinoamerikako eta Afrikako zenbait herrialdetan eta Espainiako estatuan lan egiten dugu, lankidetzaren, hezkuntzaren,ikerketaren, komunikazioaren eta politikan eragitearen bitartez.

Erakuslehioak gara. Norberaren erabakietan publizitatearen eragina murrizteko giltzak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lantzeko Unitate Didaktikoa

Unitate didaktiko hau “Somos publicidad”,Alimentacción ekimenaren baitan dago. Kasu honetan, gaiak gehiago erreparatzen dio elikadura industriaren baitako publizitateari: zein elikagai-mota sustatzen duen, nola eragiten digun kontsumitzaileoi,publizitatearen arriskua haurrentzako ordutegietan,salmenta- eta marketin-estrategia zilegi eta ezzilegiak,eta nazioarteko eta estatuko lobbyen partehartzea mundu osoko eta gure etxeetako hezkuntzapolitiketan. Laburbilduta, bigarren hezkuntzako ikasleek ezagutzen ez duten mundu batean sartuko gara, publizitatearen aurpegi biak ezagut ditzaten.

NORK EMATEN DIGU JATEN? GURE OSASUNA ETA PLANETARENA MULTINAZIONALEN ESKUETAN. Lehen Hezkuntzan Elikadura Burujabetza lantzeko Unitate Didaktkoa

Gida didaktko hau lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako baliabide bat da. Horren bidez, elikadura sistemaren eta horrek elikadura pobreziarekin eta elikadura txarrarekin duen loturaren azterketa kritkoa egiteko gaitasuna sustatu nahi da. Produktu azukretu, gazitu eta koipetuetan oinarritzen den elikadura sistema industrialaren ondorioz, mundu mailan, elikadura txarrari lotutako osasun arazoak ugaldu behar ditugu. Elikadura Burujabetza hau da: herriek beren elikadura erabakitzeko duten eskubidea, nutrizioaren, ekologiaren eta kulturaren aldetk egokiak diren elikagaiak produzituz eta kontsumituz eta gizon eta emakumeen artean berdintasunezko harremanak sustatuz. Hala, bada, metodologia aktbo eta kooperatboak dituzten jardueren bitartez, irakasleak eta ikasleak zentroko eta auzoko elikadura ingurunea eraldatzera animatuko ditugu. dira.

NORK EMATEN DIGU JATEN? GURE OSASUNA ETA PLANETANERA MULTINAZIONALEN ESKUETAN. Bigarren Hezkuntzan Elikadura Burujabetza lantzeko Unitate Didaktikoa

Gida didaktiko hau bigarren hezkuntza, batxilergo eta heziketa zikloetako irakasleei zuzendutako baliabide bat da. Horren bidez, elikadura sistemaren eta horrek elikadura pobreziarekin eta elikadura txarrarekin duen loturaren azterketa kritikoa egiteko gaitasuna sustatu nahi da. Produktu azukretu, gazitu eta koipetuetan oinarritzen den elikadura sistema industrialaren ondorioz, mundu mailan, elikadura txarrari lotutako osasun arazoak ugaldu dira.

Elikadura-burujabetzaren gainean Lehen Hezkuntzako irakasleentzako gida didaktikoa

Gida Didaktiko hau lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako baliabidea da. Bere helburua ikasleen ezagutza eta kontzientziazioa sustatzea da arazo honen aurrean: elikagaien ekoizpen-kateak, komertzializazioak, banaketak eta kontsumoak, baita gure kontsumo ohiturek ere, duten eragina gure komunitateetan, osasunean eta ingurumenean. Gidaren egiturak bost gai-multzo ditu ardatz, eta horiek unitate didaktiko bihurtu ditugu.

Orriak