SUGAR: gozo bat oso mingotsa
Publicado por EUSKADI el 2.04.2019Elikagai batzuen ezaugarrien bitartez, egungo elikadura-sistemak nola funtzionatzen duen jakin dezakegu. Adibidez, askarian, edo hamaiketakoan jan ohi ditugun produktuen etiketei erreparatuz gero, jakin ahal izango dugu: elikagai jakin batzuen osasun-maila; zer motatako propietateak dituen; ekoizleen lan-baldintzak; etxalde mota; eta ekoizpenaren inpaktua ingurumenean. Material honekin, azukreak ze eragina daukan, ikuspegi ezberdinetatik (giza eskubideetatik, ingurumenetik, haurtzarotik...),aztertu ahal izango da modu kritikoan eta sortzailean.