VALENTZIA

Gaur egun lanean ari gara Horta de València eskualdeko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 17 ikastetxerekin, zeinak koordinatuta baitaude Xarxa d'Escoles per l'Horta delakoan (Baratzaren aldeko eskola-sarea, Facebook). Sarean antolatzen dugu baita, urtero udaberrian, ikasle-ibilaldi bat baratzeetan zehar, ikasleek zorua zapaldu dezaten eta beren ikastetxeak inguratzen duten nekazaritza-ingurune ederra ezagutu dezaten. Bi hilean behineko bileretan esperientzia hezigarriak konpartitzen ditugu baratzearen ezagutzari buruz, eta horrek elikadura-burujabetzaren inguruko gai ugarirekin (elikadura natural eta jasangarria, urruneko elikagaiak, transgenikoak, klima-aldaketa eta beste) dituen harremenei buruz. Sare horretan inguruan proiektu hezigarri batzuk dituzten beste elkarte batzuekin batera aritzen gara, esaterako l'Observatori de l'Horta sustatzen duen Per l'Horta elkartearekin, eta Arroz-lastoaren Bankua daraman Acció EcologistaAgrórekin.

Horrekin batera, laguntza estuagoa ematen diegu Bigarren Hezkuntzako bost ikastetxe hauei, elikadura-burujabetza zeharka jorratzeko egiten ari diren ahaleginean: Villena BHI (Valentzia), Patacona BHI (Alboraia), Morería BHI (Mislata), Garrigosa BHI (Meliana) eta Camp de Túria BHI (Liria). Ikastetxe horietako bakoitzean bada irakasle interesatu talde txiki bat, eta horiekin kanpainak eta diziplinarteko proiektuak jorratzen ditugu, esaterako azukreak duen eraginari buruzko “25 gramo” kanpaina, elikagai prozesatuetan bisitaldiak inguruko nekazariei, kooperatiba bat sortzeko proiektua, hazi-zaindari emakumeen lantegia, etab., betiere xede harturik irakasleekiko eta inguruarekiko lana, eta proiektu bidezko lan-ikuspegi batetik helduta.