Euskadi

Euskadin, eta bereziki Bizkaian, lanean ari gara Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetan, eta zenbait modulutan, esaterako Ostalaritza eta Nekazaritza eskoletan.

Nahiz eta 2005ean hasi ginen hezkuntza-lana, 2011ra arte ez genituen ezarri epe ertain-luzean (hartara ikastetxeetako proiektuetan eta curriculum-planifikazioetan eragiteko asmoz) aritzeko oinarriak. Beraz, eta behin errealitate eta testuinguru bakoitza ezagututa, ikastetxe bakoitzarekin elkarlan gisa planteatzen dugu ibilbide jakin bat, bakoitzean joan daitezen elikadura-burujabetza ikuspegi feminista batetik abiatuta eraikitzeko behar dituzten esku-hartzeei ekiten.

Prozesu horren guztiaren barnean, funtsezkoa da irakasleak prestatzea eta haiei laguntzea, haien alboen egotea. Horretarako, elkarrekiko lan-saioak ezartzen ditugu, zeinetan gai ustez interesgarriak aztertzen ditugun gai interesgarriak, jarduera praktikoagoen bitartez (berez, ikasleen errealitatearekin bat egiten duten jarduerak) eskola-curriculumera eraman nahi ditugun. Esaterako, lantegiak gai hauen –eta beste askoren– inguruan: azukre-kontsumo masiboaren ondorio negatiboa, etorkizun jasangarri eta bidezkoago pertsona guztientzako, elikadura-burujabetzaren printzipioekin bat datorren kooperatiba; eskola-jantoki osasuntsu, gertu eta bidezkoagoak…

Orain arte Estatuan egin diren hiru Alimentacción topaketen (horietatik bi Euskadin) inguruko sare-lanak aukera eman digu esperientziak trukatzeko eta proiektu eta metodologia berritzaileen ezagutzan sakontzeko, zeinak, gero, irakasle bakoitzak bere ikastetxera eramango dituen, hartara bere hezkuntza-praktika hobetzeko.