ZER DA ALIMENTACCIÓN?

Conoce Alimentacción

“Alimentacción: Landa-eremu bizi baten aldeko ikastetxeen sarea” 2010ean VSF Herrien Bidezko Elikadura1 erakundeak sortutako programa sozio-edukatiboa da, elikadurari buruz hausnartzea ardatz duena eta nola elikadurak eragiten duen ingurunean, osasunean eta pertsonen eta komunitatearen bizi-baldintzetan." data-share-imageurl="">

Conoce Alimentacción

“Alimentacción: Landa-eremu bizi baten aldeko ikastetxeen sarea” 2010ean VSF Herrien Bidezko Elikadura1 erakundeak sortutako programa sozio-edukatiboa da, elikadurari buruz hausnartzea ardatz duena eta nola elikadurak eragiten duen ingurunean, osasunean eta pertsonen eta komunitatearen bizi-baldintzetan. Sarea Espainiako estatu osoko landa eremuko ikastetxeek, eta ingurukoek, osatzen dute, kontzientzia kritikoa sortzeko eta gure elikadura-ereduak katearen alderdi guztietan (ekoizpena, banaketa, merkaturatzea eta kontsumoa) eragiten dituen ondorio sozial, ekonomiko eta ingurumenekoen aurrean ekintzak sustatzeko asmoa dutenak.

Alimentacción-etik Elikadura Subiranotasunaren printzipioetan oinarritutako eredu alternatiboa proposatzen dugu genero-ikuspegiarekin, landa-eremu bizi baten alde egiten duena, ikastetxea ardatz dinamizatzaile gisa hartuta komunitate osoa inplikatze aldera.

Sarearen parte diren ikastetxeek genero-ikuspegidun Elikadura Subiranotasunaren2 printzipioetan oinarritutako eduki, material eta jarduerak txertatzen dituzte euren zentroetako plangintzetan, egungo elikadura-eredua auzitan jarriz. Hori guztia lantzen da metodologia parte-hartzaileetan oinarri hartuta, ikastetxea demokrazia eta ikasketa kontziente eta norabide askotarikoa lantzeko gune bilakatzen dutenak. Guztiok ikasten dugu.

Egun, landa-eremuan edo erdi-landako eremutzat har daitezkeenetan kokatutako 80 bat ikastetxek parte hartzen dute programan (publikoak eta lehen hezkuntzakoak batik bat); horrek aukera ematen digu Estatuko 700 irakasle baino gehiagorekin lan egiteko. Esperientzia hezkuntzaren erreferentea da dagoeneko.