BALEAR UHARTEAK

Balear Uharteetan ere jorratzen da programa sozioedukatibo hau: Lehen eta Bigarren Hezkuntza zenbait ikastetxetan jorratzen ari dira elikadura-burujabetzaren gaia, dela zeharka, dela ikasgai jakin batzuen ikuspegitik, xede harturik hausnartzea elikaduraz, eta elikadurak pertsonen eta komunitatearen ingurunean, osasunean eta bizi-baldintzetan duen eraginaren gainean ere. Mallorcako uhartean, eta 2010ean hasita, proiektua batez ere Lehen Hezkuntza zentroei begiratu zien, baina orain Bigarren Hezkuntzako irakasleekin ari gara lanean, bereiziki Menorcan. Hala ere, artxipelago osotik jasotzen ditugun eskaerei erantzuten saiatzen gara.