Alimentacción Katalunia

Katalunian 2015etik ari gara lanean, Bartzelonako probintziako Bigarren Hezkuntzako 10 institututan, nekazari giroko eta hiri handien inguruko udalerri hauetan: Vic, Manlleu, Roda de Ter, Gurb, Llinars del Vallès, Cardedeu, Santa Maria de Palautordera, Dosrius eta Sant Cugat del Vallès.

Hasi ginen ikastetxe arteko bi prestakuntzekin (bina orduko 5 modulutan banatuta), bietako bat Osona eskualdeko ikastetxeekin, eta bestea Vallès Oriental eta Maresme eskualdekoetakoekin. Prestakuntza horretan egungo elikadura-sistemaren problematika, eta haren zioak eta ondorioak jorratu genituen, bai eta –alternatiba gisa– elikadura-burujabetza ikuspegi feminista eta emakumeen papera. Hori guztia ikuspegi teoriko-praktiko batetik abiatuta. Hezkuntza-baliabideetan oinarrituta ekin genion lanari, ikasgelan horiek aplikatzeko modua ikertuz.

Hortik abiatuta, ekintza-planak garatu ditugu ikastetxeetan, kontuan hartuta beti bakoitzaren interesak eta erritmoak. Besteak beste, jorratu ditugu elikadura-pobreziari buruzko Ikasketa-Zerbitzu jarduera bat, baratzeei buruzko proiektuak, ardatz nagusi hartuta azukrea eta horren eragin ingurumenezkoak, sozialak eta osasunezkoak; eredu industrialean eta agroekologikoan oinarritutako ekoizpen- eta kontsumo-ereduen arteko konparazioa; kontsumo arduratsua; transgenikoak eta hazi-bankuak; DBHko 4. ikasturteko ikasleen elikadura eta elikadura-burujabetzari buruzko ikerketa-proiektua, etab...

Betiere metodologia kooperatibo eta parte hartzekoak baliatu ditugu: irteerak, hitzaldiak, lantegiak, ikerlanak, etab.