Elikadura Burujabetzaren Osagaiak: esperientziaren sistematizazioa
Publicado por EUSKADI el 16.04.2018Sistematizazioa ikerketa-metodo bat da. Hari esker, ekintzetatik bertatik ikasten da, prozesu parte-hartzaile baten bitartez, eta esperientzia batean parte hartu duten pertsonen jakintzaren eta iritzien inguruan eztabaidatzeko balio du. Argitalpen honen bidez, programaren garapena aztertzean lortu ditugun Ikaskuntzak eta Gomen- dioak partekatzen ditugu. Baina horietara heltzeko, aurretiaz zenbait pauso eman behar izan ditugu, sakonki hausnartuz eta eztabaidatuz, eta parte hartu duten pertsonek ere parte hartu dute. Poliki- poliki, hezkuntzako ekintza eraldatzaileak sakonki aztertzean partekatu diren ekarpenak lotuz joan gara.