Publicado por EUSKADI
Eskolen arteko ekintza honen bitartez, elikadura burujabetza eskoletatik lan daitekeela agerian utzi nahi dugu. Tokian tokiko haziak errekuperatzeak, edo baserritarrek euren bizi esperientziak eskolara hurbiltzeak, proposatzen direnen ekintza batzuk dira. Eskolak gizartea aldatzeko bere hazia ipintzen du.
Publicado por EUSKADI
Desira hezkuntzaren metodologiaren bidez, eguneroko emozio eta bizipenetan bilatuta, ikasleek, irakasleek, familiek eta herriak geroaldi justu eta solidario baten protagonistak izateko gakoak aurkituko dituzte.
Publicado por EUSKADI
Gida didaktiko hau bigarren hezkuntza, batxilergo eta heziketa zikloetako irakasleei zuzendutako baliabide bat da. Horren bidez, elikadura sistemaren eta horrek elikadura pobreziarekin eta elikadura txarrarekin duen loturaren azterketa kritikoa egiteko gaitasuna sustatu nahi da. Produktu azukretu, gazitu eta koipetuetan oinarritzen den elikadura sistema industrialaren ondorioz, mundu mailan, elikadura txarrari lotutako osasun arazoak ugaldu dira.
Publicado por EUSKADI
Gida didaktko hau lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako baliabide bat da. Horren bidez, elikadura sistemaren eta horrek elikadura pobreziarekin eta elikadura txarrarekin duen loturaren azterketa kritkoa egiteko gaitasuna sustatu nahi da. Produktu azukretu, gazitu eta koipetuetan oinarritzen den elikadura sistema industrialaren ondorioz, mundu mailan, elikadura txarrari lotutako osasun arazoak ugaldu behar ditugu. Elikadura Burujabetza hau da: herriek beren elikadura erabakitzeko duten eskubidea, nutrizioaren, ekologiaren eta kulturaren aldetk egokiak diren elikagaiak produzituz eta kontsumituz eta gizon eta emakumeen artean berdintasunezko harremanak sustatuz. Hala, bada, metodologia aktbo eta kooperatboak dituzten jardueren bitartez, irakasleak eta ikasleak zentroko eta auzoko elikadura ingurunea eraldatzera animatuko ditugu. dira.
Publicado por EUSKADI
Unitate didaktiko hau “Somos publicidad”,Alimentacción ekimenaren baitan dago. Kasu honetan, gaiak gehiago erreparatzen dio elikadura industriaren baitako publizitateari: zein elikagai-mota sustatzen duen, nola eragiten digun kontsumitzaileoi,publizitatearen arriskua haurrentzako ordutegietan,salmenta- eta marketin-estrategia zilegi eta ezzilegiak,eta nazioarteko eta estatuko lobbyen partehartzea mundu osoko eta gure etxeetako hezkuntzapolitiketan. Laburbilduta, bigarren hezkuntzako ikasleek ezagutzen ez duten mundu batean sartuko gara, publizitatearen aurpegi biak ezagut ditzaten.
Publicado por EUSKADI
Alimentacción VSF-Justicia Alimentariaren eta Hegoa institutuaren hezkuntza proposamen bat da. Horren bitartez, Elikadura Burujabetzaren printzipioetan oinarritutako elikadura eredu alternatibo bat sustatu nahi dugu. Hala, ikastetxea elikadura onarekin eta bizitzaren iraunkortasunarekin konprometitutako instituzio bat bihurtzen da. Alimentacciónetik irakasleak eta ikasleak laguntzen ditugu, hauen bitartez: prestakuntzak, tailerrak, baliabide didaktikoak, etab. Baliabide horiek erabiliz, hezkuntza komunitatea gure elikadura ereduak gizartean, ekonomian eta ingurumenean dituen ondorioen (ekoizpena, banaketa, merkaturatzea eta kontsumoa) inguruan kontzientziatu nahi ditugu. Gizarte-hezkuntza ekimen horrek elikaduraren gaia ikuspegi global batetik lantzen du, genero eta iraunkortasun ikuspegietan oinarrituz. Alimentacción programak Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntza du. Eskuen artean duzun liburu hau hezkuntza eredua birpentsatzeko gida bat da. Izan ere, trantsizioan dagoen Herritartasun globalerako Hezkuntzaren ikuspegitik, eredu horrek bere erreferentzia iturri nagusiak berreskuratzen ditu: pedagogia kritikoen tradizioa eta herri hezkuntza. Eredu horrek protagonismoa ematen die irakasleei eta ikasleei hezkuntza ekintzaren subjektu gisa baina, aldi berean, ikastetxearekin harremana duten gainontzeko hezkuntza eragileen rola aintzat hartzen du. Eredu horrek, gizartean eta kulturan esanguratsua den curriculuma landu nahi du. Horren bitartez, ikasleek errealitatea ulertu eta errealitatean eragin ahal izango dute. Azken batean, eredu hori kontzientzia etiko, kritiko eta eraldatzaile baten markoan oinarritzen da eta horretatik gizarte justiziazko eta ekitatezko ereduak sortzeko konpromisoa sendotzen du.
Publicado por EUSKADI
Sistematizazioa ikerketa-metodo bat da. Hari esker, ekintzetatik bertatik ikasten da, prozesu parte-hartzaile baten bitartez, eta esperientzia batean parte hartu duten pertsonen jakintzaren eta iritzien inguruan eztabaidatzeko balio du. Argitalpen honen bidez, programaren garapena aztertzean lortu ditugun Ikaskuntzak eta Gomen- dioak partekatzen ditugu. Baina horietara heltzeko, aurretiaz zenbait pauso eman behar izan ditugu, sakonki hausnartuz eta eztabaidatuz, eta parte hartu duten pertsonek ere parte hartu dute. Poliki- poliki, hezkuntzako ekintza eraldatzaileak sakonki aztertzean partekatu diren ekarpenak lotuz joan gara.
Publicado por VSFValencia
Aquesta unitat didàctica pretén ser un recurs dirigit al professorat d’educació secundària amb l’objectiu de fomentar entre l’alumnat: el coneixement, la presa de consciència sobre el tipus de publicitat que rep i la que hauria de rebre, el tipus d’alimentació més favorable per a un mateix i el tipus de producció alimentària més favorable per al planeta terra, així com el desenvolupament del pensament crític i la perspectiva de futur. Natural, casolà, saludable, light o cero són alguns dels reclams utilitzats per la indústria alimentària que, sovint, ens porten a confusions.
Publicado por Gema_Hegoa
Material didàctic per a l'anàlisi de l'impacte negatiu de la producció i el consum massiu de sucre en la salut, les comunitats d'origen i el medi ambient.
Publicado por VSFValencia
Proyecto sobre el futuro del territorio realizado desde la asignatura de geografía de 3º ESO en el instituto IES Isabel de Villena de Valencia. Colaboración con área de valenciano. Cinco semanas (3 sesiones de 50min por semana) de trabajo incluyendo las tres partes del ciclo del proyecto: (1) Recursos, perills i esperances del territori, (2) Investigació de camp a l'horta, (3) Propostes de futur Todos los materiales están disponibles en el blog: https://hortaesfutur.wordpress.com/acerca-de/

Páginas